2009/04/21

Hernaniko V. txistulari jaialdia

Kaixo guztioi.
Hernaniko musika eskolako txistu taldeak, Hernaniko txistulari bandak eta EHko Txistularien elkarteak "Hernaniko V. Txistulari jaialdia" antolatu dute asteburu honetarako. Jaialdia ostiraletik igandera izango da, eta programa hau izango da. Ostirala 24, 19:30etan, biteri kultur etxean, Arozenatarrak in concert izango ditugu. Txistu kontzertu interesgarri eta ganberro bat. Larunbata 25, Hernaniko txitulari gazteen txapelketa jokatuko da. Bertan, 16 urtetik beherako Euskal Herri osotik etorritako txistulariak izango dira leian. Horien artean Trebeskako txistulari izandako Jon Ansorena hernaniarra. Txistulari hauek hiru kategorietan banaturik daude: A kategoria,12 urte beheragoko bakarlariak; B kategoria, 16 urte beheragoko bakarlariak; eta D kategoria, taldeak. Jaialdia bukatzeko, Igandea 26, 10:00etan diana eta 12:30etan Txistulari topaketa izango da hernaniko kaleetan zehar. Bertan dantzatzeko hainbat obra joko dituzte txistulariek (fandango, arin-arin, plaza dantzak, muxikoak, e.a.). Honen ondoren bazkari goxoa prestatu da Santa Barbara elkartean (20 euro), eta azkenik 18:00ak aldera berriz ere kalera irtengo dira txistulariak. Bazkaltzera etorri nahi duten guztiak asteazkena baino lehenago izena eman beharko dute telefono honetara deituz 943337050.

Animatu zaitezte eta etorri Hernanira!

No hay comentarios: