2007/11/11

TREBESKA DANTZA TALDEA



TREBESKA Dantza Taldea 1976. urtean sortu zen Donostian, Egia auzoko Xabier Elkartearen barruan. Mendizale, musikari eta dantza elkartuz.

Gaur egun, TREBESKA Dantza Taldea 4 eta 40 bitarteko 100 bat dantzarik eta zazpi bat musikarik osatzen dugu, suharki ari garelarik gure lanean, Euskal Dantzarien Biltzarrean ere parte hartuz.

Sortu zenez geroztik, TREBESKA Dantza Taldea gogo batez ari da Euskal Herriko dantza herrikoiak berreskuratu asmotan, gertaera kultural hau inguratzen duten alir guzti edo gehientsuenetan, hala nola ohiturak agintzen duen egokitasunez dantzatuaz, edota garai eta eskualdeari dagokion kazkera osatuaz, nahiz musika berari eta merezi duen taxua emanaz eta ahal bezain zuzen egokituaz.

Azken 25 urte hauetako lan honek lortu du heldutasun eta duintasun maila txukuna, eta asko harrotu gabe esan genezake TREBESKA Dantza Taldea Donostiako dantza taldeen artean ezarri dela eta gure folklore erakustaldi osatua egiteko gai dela.