2009/06/30

TREBESKA LAUARIN NAZIOARTEKO JAIALDIAN

Trebeska Dantza taldeak aurreko ostiralean, ekainaren 26an, Andoainen eskaini zuen Lauarin Nazioarteko Folklore Jaialdiaren barruan sartzen zen ekitaldia. Ensemble Keramikar Mazedoniar taldearekin egin zuen Trebeskak emanaldia, Andoainen ospatzen ziren San Juan jaiekin batera. Trebeskak, Zuberoako maskarada, Pamplonas, eta beste hainbat dantza eskaini zituen.

Ekainak 26, Ostirala


20:00 Andoain. Goiko Enparantza. Andoaingo San Juan festetako egitarauaren barruan, jaialdian parte hartzen duen talde batek bere herrialdetako musika, kantak eta dantzak eskainiko dute, dantza talde antolatzaileetako batekin batera.

Ensemble Keramikar (Veles - Mazedonia)
Trebeska Dantza Taldea (Donostia - Euskal Herria)

LAUARIN NAZIOARTEKO JAIALDIA


Aurkezpena.
LAUARIN, Donostian ospatzen den Dantza eta Musika Tradizionalen Nazioarteko Jaialdia da. Ideia Goizaldi dantza taldean sortu bazen ere, hasieratik Donostiako beste dantza taldeen laguntza jaso genuen. Horregatik bigarren edizioa hau antolatzeko Donostiako Eskola eta Trebeska dantza taldeekin batera ari gara lanean.

Helburuak
LAUARIN-ek, beste herrietako dantza eta musika tradizionalaren bitartez kultura aniztasuna ezagutarazi nahi du Donostia eta inguruko herrietan. Bertan, dantza tradizionalak du protagonismoa kultura ezberdinen hizkuntz bateratzailea den neurrian.

LAUARIN-ek Donostia eta bere ingurua ezagutzera ematen die gonbidatutako taldeei, Euskal Herriko kultura tradizionala eta herrikoia erakusten dien bitartean, jaialdiaren barruan antolatutako ekintza kulturalen bitartez.

LAUARIN-ek, Donostia eta inguruko hiritarrei mundu osoko dantza eta musika tradizionala erakutsi nahi die. Horretarako, erakustaldien bitartez bere aberastasun kulturala erakutsiko duten kalitatezko taldeak gonbidatzen ditugu.

LAUARIN-ek, ume eta gazteak kontutan hartzen ditu ere, beraie eskeinitako eta zuzendutako programazio berezi baten bitartez. "LAUARIN Txikia" da.

Antolatzaileak: