2009/09/16

TREBESKA DONOSTIAKO EUSKAL JAIETAN

Kaixo Trebeskakideak.

Trebeska dantza taldeak aurreko asteburuan ospatu ziren donostiako Euskal Jaien barruan parte hartu zuen. Taldearen dantza ikuskizuna, aurreko ostirala, hilak 11an , gaueko 21:00etan egin zen Konstituzio plazan, honako dantza programa honekin.
- Agurra
- Ezpata-dantza
- Uztai txiki-dantza
- Boastitzea
- Igitai-dantza
- Soinu zaharrak
- La baltsa
- Jaurrieta
- Zuberoako maskarada
- Lezeako Zortzikoa
- Pamplonas
- Zuberoako kadrileak.

Taldearen partetik eskerrak eman behar dizkiegu ekitaldi hau burutzen lagundu diguten dantzari, musikari eta kolaboratzaile guztiei. Lorena, Pernando, Iñaki, Iñigo, Sandra, Amaia V., Eba eta Begoña. Eskerrikasko guztiagatik!

2009/06/30

TREBESKA LAUARIN NAZIOARTEKO JAIALDIAN

Trebeska Dantza taldeak aurreko ostiralean, ekainaren 26an, Andoainen eskaini zuen Lauarin Nazioarteko Folklore Jaialdiaren barruan sartzen zen ekitaldia. Ensemble Keramikar Mazedoniar taldearekin egin zuen Trebeskak emanaldia, Andoainen ospatzen ziren San Juan jaiekin batera. Trebeskak, Zuberoako maskarada, Pamplonas, eta beste hainbat dantza eskaini zituen.

Ekainak 26, Ostirala


20:00 Andoain. Goiko Enparantza. Andoaingo San Juan festetako egitarauaren barruan, jaialdian parte hartzen duen talde batek bere herrialdetako musika, kantak eta dantzak eskainiko dute, dantza talde antolatzaileetako batekin batera.

Ensemble Keramikar (Veles - Mazedonia)
Trebeska Dantza Taldea (Donostia - Euskal Herria)

LAUARIN NAZIOARTEKO JAIALDIA


Aurkezpena.
LAUARIN, Donostian ospatzen den Dantza eta Musika Tradizionalen Nazioarteko Jaialdia da. Ideia Goizaldi dantza taldean sortu bazen ere, hasieratik Donostiako beste dantza taldeen laguntza jaso genuen. Horregatik bigarren edizioa hau antolatzeko Donostiako Eskola eta Trebeska dantza taldeekin batera ari gara lanean.

Helburuak
LAUARIN-ek, beste herrietako dantza eta musika tradizionalaren bitartez kultura aniztasuna ezagutarazi nahi du Donostia eta inguruko herrietan. Bertan, dantza tradizionalak du protagonismoa kultura ezberdinen hizkuntz bateratzailea den neurrian.

LAUARIN-ek Donostia eta bere ingurua ezagutzera ematen die gonbidatutako taldeei, Euskal Herriko kultura tradizionala eta herrikoia erakusten dien bitartean, jaialdiaren barruan antolatutako ekintza kulturalen bitartez.

LAUARIN-ek, Donostia eta inguruko hiritarrei mundu osoko dantza eta musika tradizionala erakutsi nahi die. Horretarako, erakustaldien bitartez bere aberastasun kulturala erakutsiko duten kalitatezko taldeak gonbidatzen ditugu.

LAUARIN-ek, ume eta gazteak kontutan hartzen ditu ere, beraie eskeinitako eta zuzendutako programazio berezi baten bitartez. "LAUARIN Txikia" da.

Antolatzaileak:

2009/04/21

Hernaniko V. txistulari jaialdia

Kaixo guztioi.
Hernaniko musika eskolako txistu taldeak, Hernaniko txistulari bandak eta EHko Txistularien elkarteak "Hernaniko V. Txistulari jaialdia" antolatu dute asteburu honetarako. Jaialdia ostiraletik igandera izango da, eta programa hau izango da. Ostirala 24, 19:30etan, biteri kultur etxean, Arozenatarrak in concert izango ditugu. Txistu kontzertu interesgarri eta ganberro bat. Larunbata 25, Hernaniko txitulari gazteen txapelketa jokatuko da. Bertan, 16 urtetik beherako Euskal Herri osotik etorritako txistulariak izango dira leian. Horien artean Trebeskako txistulari izandako Jon Ansorena hernaniarra. Txistulari hauek hiru kategorietan banaturik daude: A kategoria,12 urte beheragoko bakarlariak; B kategoria, 16 urte beheragoko bakarlariak; eta D kategoria, taldeak. Jaialdia bukatzeko, Igandea 26, 10:00etan diana eta 12:30etan Txistulari topaketa izango da hernaniko kaleetan zehar. Bertan dantzatzeko hainbat obra joko dituzte txistulariek (fandango, arin-arin, plaza dantzak, muxikoak, e.a.). Honen ondoren bazkari goxoa prestatu da Santa Barbara elkartean (20 euro), eta azkenik 18:00ak aldera berriz ere kalera irtengo dira txistulariak. Bazkaltzera etorri nahi duten guztiak asteazkena baino lehenago izena eman beharko dute telefono honetara deituz 943337050.

Animatu zaitezte eta etorri Hernanira!

2009/03/17

Sagardotegia2009

Kaixo trebeskako lagunak.
Aurreko larunbatean, hilak 7, gure dantza taldetik pasatako dantzari, musikari eta lagunek Gurutzeta sagardotegian bazkari on bat izan genuen. Bertan aspaldian ikusi gabeko lagunak ikusteko aukera izan genuen, bakailu eta txuleta on bat probatu, eta pixka bat dantzatzeko aukera izan genuen. Bazkaldu ondoren, festa Hernanira eraman genuen eta han dantza gehiago izan zen. Mila esker parte hartu zenuten guztioi! eta datorren urtean ikusiko gara!



2009/03/02

INAUTERIAK 2009

Kaixo Trebeskakideak!


Hona hemen aurtengo inauterietan Trebeskako dantzariak Txantxo dantza egiten azaltzen diren bi argazki. Giro polita sortu zen aurreko ostegun gizenean eta oso ongi pasa genuen. Dantza talde bakoitzak bere dantza egin ondoren, Muxiko bat, fandango, arin-arina eta azkenik, Larrain Dantza dantzatu genuen guztiok batera. Dantza eta gero, Afari goxoa eman ziguten Gastronomika elkartean. Zorionak eta eskerrik asko Eskola dantza taldeari eta beste dantza talde guztiei, datorren urtean ikusiko gara!









2009/02/17

INAUTERIAK 2009

Kaixo guztioi.

Trebeska Dantza taldeak datorren ostegun gizenean, hilak 19, inauterietako dantza kalejira batean parte hartuko du Donostiako beste dantza talde batzuekin batera: Goizaldi, Eskola eta Arkaitz (Añorga). Kalejira arratsaldeko 19:30etan hasiko da Sarriegi plazatik eta alde zaharreko zenbait kale zeharkatuko ditu. Dantza talde bakoitzak bere ibilbidea izango du eta denak 20:30ak aldera Konstituzio plazan elkartuko gara. Trebeskak Abaltzisketako Txantxo dantza plazaratuko du ostegun gizenerako, dantza talde bakoitzak inauteri dantza ezberdin bat prestatu behar duelako. Etorri eta parte hartu inauterietako festa berezi honetan!






Abaltzisketako Txantxo dantza

2009/02/04

SAGARDOTEGIA 2009

Kaixo Trebeska kide eta laguna!


Aurreko urteko sagardotegiaren arrakasta ikusirik, aurten ere beste sagardotegi batean bazkaria egiteko asmoa dugu. Horretarako, iaz bezala, taldetik pasa zareten, eta taldean modu batean edo bestean parte hartu duzuen guztiengana jotzen ari gara gonbidapena zabaldu asmoz.

TOKIA: Gurutzeta sagardotegia (Astigarraga), Ergobitik Oialumerako bidean.
EGUNA: martxoaren 7an (13:30etan).
PREZIOA: Helduak: 30€
Haurrak: 22€

Antolaketa lanak errezteko dirua otsailaren 25a, hau barne, baino lehen kutxako 2101 0008 35 0122958150 kontuan sartu mesedez eta ez ahaztu kontzeptuan zuen IZEN ABIZENA ipintzea. Epe honen barruan dirurik sartzen ez duenak ezin izango du sagardotegian bazkaldu.

Beste aldetik, bazkarira datorren guztiak Trebeskako lepoko zapi bat izango du opari bezala. Zapi hauek Eneko edo Manexek sagardotegian bertan banatuko dituzte.

Informazio gehiago nahi izanez gero 943 297753 telefonora deitu, trebeska@euskalnet.net helbidera idatzi edo http://trebeska.blogspot.com/ blog gunean zuen galdera eta iradokizunak utzi ditzakezue.

Besterik gabe, sagardotegian ikusiko garelakoan, jaso ezazu gure agurrik beroena!

2009/01/14

BILERA OROKORRA 2009-01-16

Kaixo Trebeska kideok.
Ostiral honetan Bilera bat konbokatu dugu taldeari eragiten dioten hainbat gauzetaz hitz egiteko eta aztertzeko. Bilera arratsaldeko 19:30etan izango da eta hauek izango dira bertan tratatuko diren gaiak:
1-Santo Tomas postuaren balorazioa
2-Ezkontzak
3-Firin Faran
4- Sagardotegia 2009
5-Lauarin jaialdia.
6-Galdera eskeak
Bilaera bukatu ostean, entsegu gelaren txukunketa egingo dugu, beraz arropa zikintzeko prest etorri.
Ondo segi.