2008/12/24

SANTO TOMAS PERIA

Urtero bezala Trebeska Dantza taldeak Donostiako Santo Tomas perian parte hartu zuen. Konstituzioaren plazan, Ambrosio tabernaren parean, pasta postua jarri zuen aurreko igandean. Bertan, Bergarako Larrañaga etxeko errellenoak, Azpeitiko Egaña opildegiko inazioak, Tolosako Gorrotxategi gozotegiko xaxuak eta Ezeiza etxeko teilak eta zigarriloak saldu ziren. Hau dena bustitzeko, moskatel goxoa ere saltzen zen. Bestetik, zorionik eta eskerrik handiena lanean haritu diren trebeska kideei, batez ere Manex. Hona hemen postuan parte hartu duten trebeska kide batzuk. Argazkia: http://www.diariovasco.com/

2008/11/13

LARRAIN DANTZA IKASTAROA




Trebeska Dantza taldeak "Larrain dantza" dantzatzeko ikastaro bat antolatu du. Ikastaroa ostegunetan izango da, Azaroaren 6tik 27ra, arratsaldeko 20:00etan, dantza taldeak Atotxako dorre azpian duen lokalean. Ikastaroaren prezioa, 5 Euro izango da.

2008/10/14

EUSKAL DANTZA IKASTAROA


Urtero bezala, Trebeska Dantza Taldeak euskal dantza ikastaro bat antolatzen du urrian, bere egoitzan. Aurten, urriaren 7tik 30era antolatu da ikastaro hau, Astearte eta ostegunetan, 20:00etatik 21:00etara. Ikastaroaren kostua 5 euroko da eta irakaslea Eneko Munarriz. Ikastaroan, plazako dantzak, fandango, arin-arin, eta beste hainbat euskal dantza ikasteko aukera izango da.

2008/09/05

PORRONTXOAK 2008

Aurten, Trebeska Dantza Taldeak berriro ere Egia auzoko jaietan parte hartuko du . Aktuazioa irailaren 20ean (larunbata) Irutxulo Plazan izango da, lehen Atotxako futbol zelaia zegoen toki berean). Bertan, Trebeskak hogei minutuko emanaldia eskeiniko du Zuberoako dantza tradizionalekin. Ordua oraindik ez dago zehaztua, baina ezagutu bezain laister horren berri emango dizuegu.

Animatu eta etorri gertutik festa bizitzera!

2008/08/20

TREBESKA, DANTZATZEN AZKENA


Urtero bezala, dantza emanaldiak izan dira Konstituzio plazan. Alma Navarra, Koruko Ama Birjinaren Eskola, Gero Axular, Goizaldi, Kresala eta Trebeska aritu dira. Hain zuzen ere, Trebeskaren txanda izan zen atzo, abuztuak 16. 1976. urtean sortu zen taldea eta 100 bat kidez osatuta dago. Donostiatik kanpora antolatzen dituzten zenbait dantza jaialditan izan da Trebeska, azkena Hungarian.


Hungriako Argazkiak

Trebeska dantza taldea, Szeged-eko (Hungria) nazioarteko jaialdian parte hartu du abuztuaren 7tik 11ra bitartean. Hauek izan dira bertan hartutako argazki batzuk. Segurua aurpegiak ezagunak egingo zaizkizuela

.


2008/07/18

HUNGARIA 2008

Trebeska Dantza Taldea Hungariara doa abuztuan!

Szeged hiriko Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartuko du Trebeska Dantza Taldeak. Abuztuaren 3, arratsalden Donostiatik (lokaletik) irten eta abuztuaren 14ean bueltatuko gara. Bidaian hiri hauek bisitatuko ditugu, NIZA, VENEZIA, ZAGREB, SZEGED, BUDAPEST, LJUBLJIANA, MONTE-CARLO eta CARCASSONE.

Szegedeko eliza

Bestalde, abuztuaren 16an, Donostiako Aste Nagusiaren programaren barruan, Konstituzio plazan TREBESKA DANTZA TALDEAREN emanaldia izango da.

TREBESKAKO SAGARDOTEGIA


















2008/04/08

TREBESKA DANTZA TALDEKO BAZKARIA 2008-03-01

MILA ESKER:

· José Angel Larretxeari
Trebeska dantza taldea sortzeagatik,
bestela zein joango zen pasa den
larunbatean sagardotegira.
· Antonio Saez de Urturiri
Donostiko besperan plaza berrin
egoteagatik, eta “por qué no
hacemos una cenita? y así
nos vemos” esateagatik.
· Bego Garcíari
hain martxosa eta lianta izateagatik.
· Xabi Azkonobietari
hainbeste ilusioarekin hartzeagatik
ideia.
· Iker “zer izen polita” ez dakit zer gehiagori
hainbeste eskutiz bidaltzeagatik

Eta eskerrik asko denei Trebeskan sortzen den espiritua, magia edo ilusioa mantentzeagatik eta……
HURRENGO URTE ARTE!!!!!!!!

Elena


2008/03/08

HUNGRIARA BIDAIA!

Aurten Trebeskako dantzari eta musikariek Szegéd izeneko Hungriako hiri batera joango gara abuztuaren 7tik 11ra bertako festibalean parte hartzera.



Europako beste zenbait dantza taldek parte hartuko dute ere bai:



-Mugla Folk Dance Group – Turkia
-Nőo VTK Folk Dance Group – Estonia
-Santvicentí Folk Dance Group – Espainia

-Casal Folk Dance Group – Portugal
-Trebeska Folk Dance Group – Euskal Herria

-Straßkirchen Folk Dance Group – Alemania



Guztira 240 pertsona bat elkartuko gara toki desberdinetako folkloreaz gozatzeko!



Hiru izango dira egongo diren aktuazioak eta guztiek gutxi gora behera 20 minutu iraungo dute. Aktuazioak Szegéd eta ondoko herri batzuetan gauzatuko diraz.



Szegéd (Hungria)